Zigarrotxoa Ahoz Aho

Mizel hamalau urteko mutil bat da, gehienetan klasean korapiloetan sartzen da eta bere amak barkatu egiten dizkio, baina oraingoan zigarro bat erretzen harrapatu dute eta gutuna bidali die zuzendariak gurasoei. berak ez duela erretzen esan dio amari baina honek ez du sinisten eta orduan zuzendariarekin hitz egin eta gero Mizelekin bakarka hitz egiten dute. Aita mozkorti hutsa da eta gehienetan ez da etxean egoten. Auzokide guztiak kontakatilu dabiltza Mizelek egin duenaz eta bakoitzak bere bertsioa du. Alaitz eta Unai eztabaidan daude ea nor joango dan Mizelekin hitz egitera. Berarekin hitz egin nahi dute gertatu zaionari buruz eta azkenean biak joaten dira Mizelerekin hitz egitera. Zigarro punta bat noraino heldu daitekeen!!! Jendeak Mizel ikustean, alde egiten du bere ondotik tratu txarretan dabileleko. Hurrengo egunean Alaitz eta Anderrek, Mizelekin hitz egin ondoren Mizelek zigor bat du eta zigorrak jolastokiko zaborra batzea da, hilabete batez. Mizelek bere amarekin hitz egin ostean , bere amak futbolera berriro bueltatzea gomendatu dio. Mizel futbolera bueltatu da, horrela eskolan hobeto portatzen hasiko da.
Mizel futbolera bueltatu da, ikasketak aurrera ateratzeko asmoz, Alaitzen laguntzaz. Futbol partidua jokatu eta gero etxera itzulitzean , amak poz handia hartu du, semea futbolera bueltatu dela ohartzean. Mizel egunero ibiltzen da Alaitzekin eta laugarren mailakoak utzi ditu. Mizel eta Alaitz dabiltza ezkutuan, euren amak ez konturatzeko. Azkenean Mizelek ikasturtea gaindutuko du Alaitzen laguntzaz.
Meneame |
del.icio.us 
